2013/10/16

ZAPATU HONETAN EUSKAL HERRIAREN LAGUNAK LEMOAN

         Asteburu honetan, urriek 19, oso zita garrantzitsue dekogu Lemoan. Urtero lez Euskal Herrire etorriko jakuz nazioarteko delegaritza mordo bat Europako hamaika herritatik, eskeitan daurien elkartasune eta konpromisoa arratiera ekarriz. Irlanda, Suitza, Alemania, Bretania, Kortsika, Danimarka, Italia, Okzitania, Andaluzia, Kastilla, Inglaterra... Urtean zehar Euskal Herrien aldeko lan itzela eiten daurie eurin herrietan, kontzientziaziñoa eta elkartasun internazionalista sustatuz ekimen pilo bat burututen dire ez europa mailan bakarrik, mundu guztien zehar baizik.

        Azkenengo ekintza sonatuena Buenos Aires hirien burutu zaurien oin dala gitxi EHL-ak, gure herrieri horrenbeste min ein dotzen Baltasar Garzón epaile faxistari hainbet eskratxe einez. "Garzón torturador, vos sos el terrorista", "Garzón, persona non grata en Argentina" eta euskal preso zein iheslarien aldeko oihuek botata argi itxiotzien eztala ongi etorrie latinoamerikan. Horretaz aparte, mundu mailako deialdie egoten da martxoan Euskal Herrien aldeko elkartasun astea antolatutuz eta milaka lagun batuten dauriez, hitzaldiek, bideo-emanaldiek, martxak, kontzentrak... Milanoko manifestaziñoan 3000 lagunetik gora batu ziren 2012en adibidez.

      Urte guztien zehar eiten daurien lana eta konpromisoa eskertuteko, inoz baño inportantzi gehio deko zapatuko hitzorduek. Eskerrak emoteko eta harin lana goraipatuteko aukerea eukingogu Lemoan. Herri zapalduen arteko sare gobalak eta mundu mailako elkartasunek eroango gaituelako askatasunera!

Zapatuen danok Lemoara!
 
HAMAIKA HERRI BORROKA BAKARRA!

 




No hay comentarios:

Publicar un comentario