Oingo astean Audientzi Nazionalean gazte
independentistan kontra hasi dan epaiketea salatuteko kotxe-karabana bat ein
zan Arratietik eta 19:30etan kontzentra bategaz amaitu zan mobilizaziñoa.
Horregaz batera, urrien 26ko Bilboko manifestaziño nazionalerako deialdie
luzatu zan bertaratu ziren herritarrari. 17:30etan Jesusen Bihotzetik hasiko
da martxea.
Astelehenean hasi zan epaiketan 2009en
atxilotuteko 40 gazte dauz auziperatute 6 urte baño gehiagoko espetxe zigorrak
eskatan dauzelarik fiskalak. Oingo hilean guztire 80 lagun inguruk deklarau
beako daurie Madrilen, Gazte Independentistak, Bateragune eta Herriko Tabernan
auziek direla ta. Estatu españolak herri mugimendue isilarazteko eta
desmobilizetako dekozen gogoak argi itxi dauz atzera be, ezagune eiten jakun
jarrera faxista agerien itxiz.
ELKARTASUNETIK KONPROMISORA...
26ean DANOK BILBORA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario