Zeanuriko udalak Xorokil kanterea zabalduteko jarduera
proiektue onartuteko epean dau. Alegaziñoak aurkeztuteko epea Maiatzak
20rartenoikoa da. Gorbeiako Parke
Naturalaren mugan dau. Urkiola eta Gorbeiako PNren korredore ekologikoan zati
handi bet hartuten dau.
Kantera hori oin 40 urte ustiatu zaurien, bertan 3Ha
atera zauriezan. Gaur egungo proiektue 34 Ha ustiatuteko da.
3 Ha osatuten dauen Haretz baso bat dau bertan. Baita interes
arkeologikodun eta katalogatutako 3 kobazulo. Beraietariko bat Historiaurrean
hilerri moduen erabilten zan. Katalogatutako eta katalogatu bako hainbat
landarerik (Pagadi, Lizardi, Hagin, gorosti, Elorri, Astigar, Haritza…) eta
animalik (Lutra Lutra, Mustela Lutreola, Murcielago de la Herradura, Hainbat
igel espezie, huandrea…) dekie bizitokie bertan.
Zadorrara doan ur edangarrireko iturburue dau bertan, guk
edaten dogun ure kutsatuko da. Kanteran ustiapenerako in beharreko isurketak
baimendute dekiez.
Hau da udalak gure dauen herrie? Hau da udalak baliabide
naturalak kudeatuteko gure dauen eredue? Eta zelan eragingo da abeltzantzako
ustiapenetan? Eta baliabide zinegetikoetan? Eta turisomoan?
Hori dala ta, datorren maiatzaren 15ean, San Isidro
egunean kontzentraziño bat deitu de 19:00etan Zeaniko plazan. Ekarri
kazula, txistu, pandero eta enparauak! Entzun behar gaitue!
No hay comentarios:
Publicar un comentario