Momentu
honetan ez dekogu lan duinik, ez dekogu emantzipetako aukerarik, ez dekogu
hezkuntza euskaldun eta publikorik.
Momentu honetan lan
prekarioa dekogu, 300 euro baino gutxiagoko soldatak dekoguz, eredu kapitalista
eta erdaldun batera egokitutako hezkuntza dekogu, etorkizune atzerrien topau
beharra dekogu.
Momentu honetan ez dekogu
etorkizunik, ez dekogu ezebez. Horregaitik, jarrera pasiboa alde batera itzi
eta gure etorkizunen alde burrukatuten goaz, Arratie, Hego Uribe, zein Euskal
Herriko kaleetan.
Alternatibak eraikitea
ez da gauza erreza, baina posible da eta posible ingo dogu. Gazte kooperatibak
sortuz, Euskal Hezkuntza sistema nazionala eraikiz, burujabetza lortuz. Bakotzan
kontzientziatik hasite, Euskal Herrien lan eta bizitea posible dala erakutsiko
dogu.
Jarrera intsumisoa,
praktika burujabe bilakatuz, batera egingo dogu!
Beraz, gogoratu
hurrengo zita garrantzitsue maiatzaren
3en Bilbon ingo dan manifestakzioan
dekogule, sistema larrutu eta eraldaketa
gure baitan dauelako!
Hego-Uribe eta Arratieko
langileak, gure eredu zarielako, aupa zuok! Segi borrokan! Zuokaz egongo gara
eta guk be burruken segiduko dogu!
Gora euskal langileria!
Gora gazte borroka!
Gora Euskal Herria sozialista!
No hay comentarios:
Publicar un comentario