2013/09/17

INCOESAN HUSTUTZE SAIAKEREA

Gaur goizean, zipaioen ezinbesteko laguntzeagaz, Incoesa-n sartu dire Higinio Artetan morroiak enpresean hustutzea hasteko asmoz. Bi orduz ibili dire eta barrutik produkziñorako beharrezkoak diren material batzuk atara dauriez. Egoera honeri erantzunez, Langile eta LAB sindikatuko kide batzuk eserialdi bat burutu daurie. Momentu horretan txakurrek oldartu jakiez porrakaz kolpeka, atxiloketa mehatxuke eta langileak arrastaka eroanda, eta azkenean, euritako 7 identifikau dauriez. Kapitalaren morroiek beste behin be eurin benetako arpeie erakutsi dotsie bertan elkartasune adierazoten egon diren herritarrei, probokaziñoak eta tentsiño momentuek egon dire alde in daurien arte.


Gaurko hustutze saiakerea beraz, ez da burrukean amaierea, ezta gitxiau bez. Produkziñoan gehiengoa barrauen segitan dau, eta hurrungo egunetan mobilizaziñoak deituko dire eraso barri hau salatuteko. Deialdie eiten dotsegu arratieko gazterieri mobilizaziñoatan parte hartutera, arazoa ez dalako Incoesako langileana bakarrik, eskualdean etorkizune da jokoan dauena eta horrenbestez GEUREA. Kapitalismo patriarkarran ofentsiba orokorran garai honitan,  inoz baino beharrezkoago ikusten dogu Euskal Herrien eta Arratien beste eredu justuago baten alde kontzientzie hartutea eta borrokan murgildutea. Geure esku dauelako egoera baltz honeri haginek erakustea eta sozialsimoan oinarrituteko eredu barri bet eraikitea egunez egun.

Mobilizaziñoatako lehenengo paradea biher dekogu Bilbon, goizeko 11:30etan Hurtado Amezagan dauen Bizkaiko Biltzar Nagusietako eraikinen aurrean. Langileak PNVko ordezkariekaz batzartuko dire eurin egoerea salatuteko eta instituziñoari babesa eskatako.

Danon esku dau etorkizun baltz honeri bueltea emotea.

BATU BORROKARA! JO TA KE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario