Oin bariku bi, Irailak 20ean, EIZU KIÑU! Dinamikaren aurkezpena burutu
zaurien Igorreko gazteak.
Eguraldie
dala eta egune ez zaurien pentsau moduen hasi eta jolasak eskoletan burutu
behar izin zauriezan arren, herrien ume piloa ikusi ahal izin ginun arpeie
pintaute adibidez.
Ostean,
Materia Gris taldearen txanda heldu zan. Hasierako itentzinoa herrien zehar
kontzertu poteoa eitea zan arren, zeruen egoazan laino baltzak zirela eta,
kulturetxeko plazan jo zaurien jentea apurke-apurke plazara hurbiltan zan einean. Kontzertue amaitu eta lau
gazte igo ziren oholtza gainera EIZU KIÑU!-n nondik norakoak azaltako:
Herriko aisialdi aukera bakarrak tabernak, lokalak eta pagatu beharreko ekintzak zirela ikusite, alternatibak sortuteko garaie dala azaldu zaurien. Testuinguru horretan jaio da Igorreztar guztiek lekue eukingo daben leku autogestionatu baten aldeko EIZU KIÑU! Dinamika.
Dinamikaren baitan, sinadura bilketa martxan deukie eta laster ekintza ezberdinekaz agertuko ei jakuz. Momentuz, udala eta alderdi politikoakaz batu direla be esan euskuen.

Egune amaitako, The Jeloskorsen kontzertuegaz
gozatuteko aukera euki ginun bertara hurreratutakook.
| EIZU KIÑU! dinamikean aurkezpena |

No hay comentarios:
Publicar un comentario