2013/06/25

GAZTEAK ELKARTASUNE ERAKUTSI DOTSIE ALFUS ETA INCOESAKO LANGILEARI

   Asteburuen, Bediako jaien harire, Arratieko Ernaik “Gazteok Arratieko langileakaz. Batera ingogu” leloagaz elkartasune adierazo dotsie borrokan dauzen Alfus eta Incoesako langileari. Bedieko honitan lantegietan hilebete baino gehau daroarie greba mugagabean, hainbat ekimen ta protesta in ostean erantzunik jaso barik.


     Arrastiko kontzentran 40 bat pertsona inguru batu ziren eta horren ostean asanblada bat burutu zen Incoesako langileak akanpaute dauzen lekuen. Asanbladan momentuen eskualdean aktibo dauen langile mugimenduen inguruen berba in zaurien, bai borroka moldean inguruen eta gazteon etorkizun eta alternatiban inguruen be.
  Hemendik aurrerako ekintzak eta ekimenak zehaztu ta batera jarduteko konpromisoa eta gogoa erakutsi zaurien asanbladara hurbilduteko gazte ta helduek.


ALFUS ETA INCOESAKO LANGILEAK AURRERA!


BATERA INGOGU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario