2013/06/25

BTKDA batukadeari elkarrizketea

Begituko azkeneko alean BTKDA batukadeari in jako elkarrizketea. Hementxe doatzue:


"Gazteentzat beharrezkoa dan alternatiba bat emon gura dogu, beste aisialdi eredu bat"

BTKDA batukadeagaz egon da begitu. Tartean instrumentu birziklatu eta guzti, sanantonioetan agertu dira lehenengoz. Momentu honetan taldekide danak Igorrekoak badira be, edonor apuntau daiteke taldera. Herriari erritmoa emoteko prest dagoz gazteak.

Nondik dator BTKDA izena?
Iraitz Sagarna: Taldekide bik pentsau eben, Iñigok eta Aimarrek. "Batukada" berbatik hasi eta konsonanteak hartu genduzan, azkenean holantxi gelditu zan. Esangurea be ondo geldituten zala ikusi genduan, BTKDA horrek betekadea dakarrelako, jentea betetea lez.

Zer dala eta hasi zan batukadea martxan?
Naiara Bilbao: Igorreko Lurrarinek Gazte Asanbladan hasi zan dana. Danori gustetan jakun musikea, eta herria animetako zeozer behar genduan.
I.S.: Arratia mailan batukada talderik ez egoala ikusita aukera polita izan ahal zala iruditu jakun gainera.

Noz?
I.S.: Igazko uda ostean instrumentuak egiten hasi ginan. Instrumentu horreek birziklatuak ziran. Orain danerik daukagu, birziklatuak eta ez

Zergaitik instrumentu birziklatuak?
N.B.: Merkeagoa dalako. Hasteko aukerarik onena horixe zala ikusten genduan. Dirurik ez geunkan eta.
Irati Bernaola: Nik pentsetan dot hasi ginala birziklatua egiten batez be batukadea musika jotea bada hori egiten hasi orduko aurre-lan bat egin gura izan gendualako.

Nondik ikasten dozue? Ze erreferentzia hartzean dozuez?
I.S.: Taldean Ibone Madariaga dago, eta honek Kukutzan batukada taldean joten eban. Berari esker aurrerapausu handiak egin doguz.
N.B.: Gainera taldean musikariak be badagoz eta horrek asko lagunduten dau. Interneten be begiratu doguz bideo batzuk.

Zenbat zarie taldean momentu honetan?
N.B.: Hamar. Momentuz danok gara Igorrekoak.

Igorrekoa izan behar da edo edozein apuntau daiteke?
N.B.: Ez, ez, edozein. Ateak zabalik dagoz.
I.S.: Jentea animetea gura dogu.Hamar gazte baino ez gara eta zaratea potenteagoa atera gura dogu.

Zelan antolatuten zarie ensaietako?
Eneko Muñoz: Bariku eta zapatuetan geldituten gara. Kontzertua baino lehenago be preparazinoren bat egiten dogu, behar izan ezkero.

Ensaio horreek kanpoan egiten dozuez. Zergaitik?
I.S.: Ez daukagu lokalik. Ondo dago kanpoan ensaietea baina euria egiten dauanean eskoletako aterpera joaten gara. Gustauko litxakigu lekutxo bat eukitea. Ona egiten dauanean beti goaz leku bardinera, eta momentuz auzokoak ez dira kejau. Arpegi txarrik be ez deusku inok ipini. Baina klaro, beti "molestetan" ibiltea be ba...
N.B.: Halanda be jenteak ezagutu egiten gaitu horregaitik eta hori beste era bat da gure erritmo zein asmoak erakusteko.

Igorreko jaietan jo dozue lehenengoz. Zelan urten eban?
Iñigo Mintegi: Sano polito. Atzenengo barikuan, tortilla txapelketea egoan lekutik hasi ginan, Orobitik. Txosnagunetik be pasauginan: Han, Beñat Etxebarriaren lagun taldearen aurkezpena egin zan. Guztira ordu bi inguru ibili ginan joten. Jenteari gustau egin jakola eta disfrutau egin ebala emoten eban.
I.S.: Arinago be egin genduan agerralditxo bat. Jaietako "Zu bai zu!" talentu lehiaketan parte hartu genduan, aurkezpen txiki bat egiteko asmoagaz. Baina azkenean, irabazi be egin genduan.

Oraindino lar ezagunak ez bazarie be, zelakoa da jentearen erantzuna?
I.S.: Momentuz, sano positiboa. Ez jaku inor kejau, eta gainera badago persona bat hurbildu eta botateko eukan tinbal bat emon deuskuna.

Zelan ebatzi zenduen bakotxak ze instrumentu jo?
E.M.: Bakotxak gura ebana hartu eban.
I.S.: Nik adibidez kazulea hartu neban, ez nebalako gura zeozer handia eta pisutsua.

Zenbat kanta daukazuez?
E.M.: Hiru, baina luzeak.
I.B.: Oso onak diranez hamar dirala emoten dau. (Taldekide danak barre egiten dabe).
I.S.: Hasteko ez dago txarto, apurka-apurka goaz.

Aparteko estilismoren bat erabiliko dozue?
I.S.: Momentuz, bakotxak etxetik kamiseta zuri bat hartu genduan eta baten batek tinta morea ekarri eban. Orduan, tintan sartu eta guk egin genduzan kamiseta moreak. Orain arte, jente aurreko ikuskizun bietan jantzi doguzanak.

Non joko dozue hurrengo?
N.B.: Dimako jaietan, Lemoakoetan eta San Kristobalen be bai.
I.S.: Baita Zaztaparren udalekuetan.

Zeintzuk dira BTKDAren etorkizunerako asmoak?
I.S.: Hasteko, baten bat ekartea. Eta gu be formetan joatea talde moduan. Eta zelan ez, ondo pasetea.
N.B.: Jairik jai ibiltea.
I.B.: Gazteentzako alternatiba bat emotea herrian. Izan be, askotan ez dago tabernetan egotea baino askoz gehiago eta hau atzenean beste aisialdi eredu bat da. Nahiz eta batukadea gazte asanbladakoa ez izan, Lurrarinen helburuetako bat be horixe da, eta hortik sortu da BTKDA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario