2013/05/28

EGUENEAN DANOK GREBARA!


    Eguen honetan, maiatzak 30, gehiengo sindikalak eta herri mugimenduko hainbet eragilek deitute greba orokorrerako deialdie luzatu daurie hego Euskal Herriko lau probintzietan. Greba deialdiegaz batera, Euskal Herriko eskubide sozialen aldeko gutune eratuteko prozesue be martxan ipiniko da, gaur egun bizi dogun egoera larrieri erantzune emonez. Burrukerako ordue heldu da.

“Krisi” deituten daurien sistema kapitalistan arpei aldaketa honek gazteori ipinten dosku eraso larrienen jomugean. Horren seinale argiek dire erreforma laborala, LOMCE edota alde guztietako murrizketan helburue... Azken baten, gu garelako etorkizuneko langileak eta sistema kapitalista/patriarkar barriko marko horretan sumisoak iziten irakatsi eta lan prekariedadean aurrean isilik guruzkue. Alemaniara beharra topetan joatea, “abentura polit bet” moduen saldu guruzkue... Hori de gazteori opatuten jakun etorkizun bakarra. Hau gitxi izingo bazan, azken urteatan inongo lotsa barik diru publikoko milaka milioi pasau dire entidade pribatuen eskuetara. Eta guk honen aurrean eztekogu ezebe esateko? Gure etorkizune egunerik egun gero ta baltzago ta isilik egongo gara? “Euria ari duela esaten digute, eta gure gainean txisa egiten dute...”

Nahikoa da ostia! Norarte helduko da gure pazientzie? Gure aite-amak edo aitite-amamak horrenbeste denporan zehar burrukatu zauriezan eskubideak egun batetik bestera galtzean doaz. Iñok pentsetan badau hau egoera “tenporal” bat dala edo krisie 2-3 urtetan amaituko dala parkatu baia oso erratute dau. Aldaketa honik guztiz permanenteak izingo dire ez bagara ukabilek estututen hasten eta medio guztiekaz gero ta itogarriegoa dan egoera hau salatuten eta burrukatuten, klaru esanda, ganetik pasaukozkue.

Horregaitik, ta beste hamaika arrazoigaitik, dei eiten dotzegu Arratieko gazteri osoari datorren eguenean kalera urtetako, burrukerako deialdie luzatako eta kolektibo moduen gure eskubide guztiek defendatuteko eta etorkizuneko Euskal Herri gorri, parekide eta euskaldune eraikiteko!

“Este sistema te da una oportunidad,
desarrollarte según tu capital.
Ya no hay esclavitud! Producir.
Que mundo tan feliz! Consumir.”

ASKI DA! EGUENEAN DANOK BURRUKERA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario