Biher, Apirilak 18, 19:00etan "NIRE BIZI OSOA ESPETXEAN". Mumia
Abu Jamal preso politiko afroamerikarraren inguruko dokumentalan emanaldie
egongo da IGORREKO
HERRIKOAN! Animau eta erdu!!
Arratiko
ERNAI-n oharra:
Hamaika
herri borroka bakarra!
Apirilaren 17en preso politikoen
nazioarteko egune ospatuten da. Egun hau Mahmud Baker, palestinako
presoa 1974en askatu zaurieneko eguna hautatu zan munduko burruketan jausiteko
presoak oroitu eta babesteko. Euskal Herritik kanpo be badauzelako askatasune
eta eraldaketa sozialan alde dauzen nazioak, kultura zapalduek, indigenen
kontrako jazarpena eta bazterketea, torturea, gerra zikine eta presoan bizi
osoko zigorra. Injustizia guzti honin aurrean, beharrezkoa ikusten dogu beste
herrialdeekiko elkartasune adierazotea; Kolonbia, Venezuela, Sahara, Palestina
eta mundu osoan zehar dauzen herri guztietatik badekoguleko zer ikisi, gure
eredu izan daitezkeelako. Elkartasun internazionalistak dekon garrantzie
azpimarratu eta gure herrie kapitalan eta zapalkuntzan kontrako mundu mailako
burrukan kokatu behogu beraz. Gure ardurea da orduen egun honen inguruko
lanketea burututea eta preso politikoen gaie azaleratu eta salatutea.
ERNAI
gazte antolakundeak nazioarteko elkartasunean apustue egiten dau, Euskal Herrien
aspaldi ikisi gindun gure herrien askatasune lortuteko beste herri guztien
artean elkartasune eta inplikaziñoa behar beharrezkoa dekogule eta gaur guri,
gazteari, dagokigule elkartasun hori praktikan ipintea.
Euskal
Herrien zabaldu dan aro berri honetan, gatazka politikoan konponbiderako
beharrezko pausuek presoan askatasune eta berme politikoak eskuratutea direla
aituten dogu, horretarako guztion konpromisoa eta parte hartzea beharrezkoak
dire.
Munduko
preso politikoak kalera!
Jo ta ke,
irabazi arte!


Munduko preso politikoak kalera! Eutsi!
ResponderEliminarMosu handi bet Rio de Janeirotik!!!!