Dimen, Preso eta errefuxiatuen eskubidean aldeko kontzentraziñoa iten da
hileko lehenengo bariku guztietan. Oingoan desberdine izin de. Dimeko HERRIRAk
kontzentraziñoan formatoa aldatu dau herriko eta inguruko jentean parte hartzea
handituteko.
Kontzentraziñoa
19:30etan hasiko da betiko lez, baina horren ordez herriko talde, elkarte eta
koadrilen inplikaziñoa topeu gurean, hile bakotzean pankartea, talde edo
koadrila desberdin batek hartuko dau. Kontzentraziñoa amaitu eta gero ganera,
preso eta errefuxiatuen inguruko ekitalditxu bet antolatuko daurie. Ekimen
guzti hau martxoaren lehengo barikuen hasiko da. Halan da be, danok zeozer
esateko dekogunez, edozein animetan daurie proposamenak botateko eta edozein
ekarpen iteko.
Horren
harire, pasaden otsailaren 1ean aurpegi barri batzuk ikusi ahal izin ziren
pankartea helduten. ZUKGUAko gazteak izin zirean euripean “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Dimak baietz! diño. Euskal Presoak
Euskal Herrira!” lemadun pankarta eutsi zaurienak, bai eta bertara hurbildu
zirean beste hainbat gazte be.
No hay comentarios:
Publicar un comentario