Arratian
LAN eta BIZI
Gure
eskualdean behar egin eta bizitzea, horixe da gura doguna. Kalitateko
enplegu duina behar dogu patxadazko bizimodua izateko. Gure
eskuen eta buruen indarra baino ez daukagu bizitzeko. Eta orain, gero
eta gatxago daukagu. Beste leku askotan antzera, langabezia
gora doa gurean, enpresa itxierak, kaleratzeak... Arriskuan ipinten
daben bertakoon etorkizuna eta bizitza proiektua. Sektore
publikoa be, aberastasunaren berbanaketarako tresna eta enplegu
sortzaile izan beharrean, enplegua suntsitzen dabil, eta zerbitzuak
murrizten.
Enplegua
deukienak be gero eta okerrago dagoz, bildurraren txantajepean geldi,
soldatak izoztu edo jaitsi, egoera aldrebesa beharginek urtetako
burruken ostean lortutako lan baldintzak okertu, hitzarmenik ez
negoziatu... eskubideen etenik bako galera.
Egoera
honek modu berezian eragiten deutsie kolektibo batzueri,
gazte, andrazko eta etorkinek egoera okerragoak ezagutzen dabez,
langabezia eta prekarietate altuagoagaz. Diskriminazinoa.
Arratian
bizi gura dogu, behar egitetik aparte, bizi. Eta etxebizitza behar
dogu horretarako, jabegoan edo alokairuan, baina etxebizitza izateko
eskubidea. Ehundaka etxe huts eginda batzuk ezin dabe bat eskuratu,
diru faltagatik, ez alokairuan, ez jabegoan. Eta ehundaka lagun dagoz
urte luzetako hipoteken kate astunen azpian, bankuen gehigikeria eta
diru-gosearen jopuntu.
Arratian
bizi dinogunean, beste beharrizan batzuk be ezin ahiztu. Osasungintza
eta hezkuntza publiko, doako eta unibertsalak behar
doguz, babes sozial duina beharrizan egoetarako eta
mugikortasuna bermatuko deuskun garraio publikoa. Inguru
txukun eta osasuntsuan bizitzeko eskubidea eta bertakoaren babesa,
euskaratik hasita.
Aurrerago
dinogu egoera ez dala samurra. Baina ez gagoz prest egoera baltz hau
gehiagoko barik onartzeko. Alternatibak egon badagoz, eta
eskubideen galeraren aurrean burruka egiteko prest
gagoz, erasoari erantzuteaz aparte pertsonak erdigunean ipini
eta lanaren eta aberastasunaren bidezko banaketan oinarrituko
dan eredu barria eraiki gura dogu.
Hasi
baino ez dogu egin bidea, helburu argi baten ostean alkartutako
herritarrak gara, eta zenbat eta gehiago izan eta
konpromisoa areagotu, errazago bihurtuko dago arratiarrok berton bizi
eta behar egin ahal izatea.
Bidelagunak
topatzen gabiz, zure ideiak eta beharrerako gogoak behar doguz!
arratianlanetabizi@hotmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario