Animatu eta etorri, gazte zein ez-gazte!!!
Gazte mugimenduaren hamarkada luzeetako borrokaren eta
bilakaeraren kontaketa egin nahi duen dokumentala da "tximeletak,
etengabeko metamorfosia".
Euskal Herria eta mundu osoa astintzen ari den
zurrunbilo politiko eta sozialaren aurrean, gazteok tamainako erronka daukagu
mahai gainean: gure burua behatu eta eraberritzea ezinbesteko premia da,
orainak eta etorkizunak dakartzan aukerei era eraginkor eta sortzailean
erantzuteko.
Topatu gazte proiektu komunikatiboak, bere aldetik,
egungo komunikazio panorama berrietara egokitzeko beharra dauka. Proiektuaren
eraberritzeak gure artean ireki diren komunikazio aukerak baliatu behar ditu,
gazteak protagonistak bilakatuz, egitasmoa erabat horizontalizatuz eta
informazioa eta iritzia parera jarriz.
Transformazio bata zein bestea, ordea, ez dira
ezerezetik sortzen. Eraldaketa orok ezin dio sekula iraganari uko egin.
Aldaketa bakoitzak dakarren fruitu berria aurretik izandakoaren ondorio da
beti, eta aurrekoak utzitakoaren arrastoa darama. Tximeletak dezente daki
horretaz. Bere izatea eraldatuz doan metamorfosiaren urrats bakoitza
aurrekoaren segida da beti. Tximeletak ez du sekula ahazten beldarra izan
zenik.
Era berean, Euskal Herriko gazteriak zein Topatuk bizi
beharreko eraldaketek aurretik izandakoa jasotzea ezinbesteko gakoa da. Zentzu
horretan, Topatuk Tximeletak,
etengabeko metamorfosiaegitasmoa jarri du martxan,
egungo zurrunbiloan iraganeko perspektiba galtzeko arriskuaren aurrean, gazte
memoria berreskuratu eta hedatzeko asmoz. Egitasmoaren azken fruitua Euskal
Herriko gazte mugimenduak hiru hamarkada luzeetan utzitako arrastoa jasoko duen
dokumentala izango da. Prozesu horretarako, ordea, Euskal Herriko gazteon
arteko elkarlana bultzatu nahi du Topatuk, dokumentala denon artean osatutako
lana izan dadin. Finean, zu zeu ere, tximeleta zara.
http://www.youtube.com/watch?v=PnEVs1ibvbA&feature=plcp
No hay comentarios:
Publicar un comentario