2012/12/23

ARRATIEKO ZUKGUARI INDEKO ELKARRIZKETEA BEGITUN


Hemen elkarrizketea:
 

ARITZ UNDURRAGA ETA IRATI URIEN

"Atera zukgua garunari!"

Zukgua Euskal Herri osoan herriz herriz martxan dabilen prozesua da. Bere bitartez gazte antolakunde barri bat sortutea da asmoa, independentziaren aldekoa eta gazte ezkertiarrez osotutakoa. Udan zehar aurrera eroan ziraneko hausnarketa eta harreman dinamikan dauka jatorria. Ondorio lez, "euskal gazteak argi ikusi eben gazte antolakunde baten beharra egoala" dinoe. Kontua da antolakunde hori zelakoa izango dan zehaztu behar dala eta horretarako da Zukgua Prozesu Eratzailea. Arratian be badauka bere taldetxoa eta begitu euretako kide bigaz egon da. Mandarina, sagar, kiwi eta bestelako fruta artean topau doguz Aritz Undarraga eta Irati Urien.

Zukgua berbea hitz-joko bat da, ezta?

Irati Urien: Bai. Berbeak zati bi daukaz.
Batetik "Zuk" eta bestetik "Gua". Lehenengoak norbanakoa adierazo gura dau, eta bigarrenak kolektiboa. Jokoa hortxe dago orduan, gutako gazte bakotxatik, gazteok osotuten dogun kolektibora goazela adierazo gura dau berbeak. Bide batez, "zukgua" "zukua" bihurtuten da eta hortik datoz ikur diran fruta zein zumoen irudiak.

Ze izakera daukie Zukgua-ko gazteak?

Aritz Undurraga: Orokorrean zabala. Ondo etorria da datorren edozein eta beragaz dakarzan ideak.
Baina beti be helburu baterako bidean lanerako eta konpromisorako prest dagoana.

Noz hasi da prozesu hau eta noz arte iraungo dau?

A.U.: Prozesua hasi aurretik, gazteok antolatuten hasi ginan pentsetan gendualako eta konturatu ginalako tresna bat behar genduala gure helburuak lortuteko eta gure ideak aldarrikatuteko. Orduan, gazte antolakunde baten beharra egoala ikusi genduan eta gazte antolakunde bat sortutea ez da egun bateko gauzea. Hori dala eta, prozesu landu bat behar zan horraino helduteko. Prozesu eratzaile hori Gazte Zukgua da.
I.U.: Urri lehenengoaren 29an Zarautzen egin zan aurkezpena eta Arratiatik be dozena bat gazte joan ginan. Iraupena, gazte antolakunde barria sortu artekoa izango da, laster. Martiaren 2an kongresua egongo da.

Hiru bloketan banatuten da. Zelan daroazuez?

A. U.: Egia esan ez dogu euki espero genduan besteko harrerea. Jente kopuruari jagokonez, ez da oso handia baina pozik gagoz oso aberasgarria dalako. Asko ez bada be ikusi dogu badagozala Arratian gazte konprometiduak, beharrerako gogoa eta ilusinoa daukienak. Orain hirugarren blokeko azkenengo zatian gagoz eta aurrekoetan hurreratu ez diranai be deialdia egiten deutsegu animetako, benetan merezidu daualako eta oso garrantzitsua dalako.

Gazte antolakunde barri horrek zer ekarriko dau?

I.U.: Ikusiko da. Badakiguna da militantzia eredu barri bat ekarriko dauana, ahalik eta jente gehien bildu gura dauana. Honezkero Danbada martxan dago. Honek emongo deutso gazte antolakunde barriari ondo etorria.

Zer da Gazte Danbada?

I. U.: Gazte antolakunde barriaren jaiotzako jaialdia izango da. Martiaren 29, 30, 31 eta aprilaren
1ean ospatuko da eta sano egitarau interesgarria ekarriko dau. Iheskide taldeak egin dau kantea, bideoa interneten ikusi daiteke.

Zorroztarrie bloga be jaio da. Zer deritxazue horreri?

A. U.: Sano idea polita irudituten jaku eta beharrezkoa. Izan be, sarritan igarri da Arratiako gazteon arteko komunikazino faltea, eta orain, aukera ona izan leike egiten diran ekintzen barri jakiteko eta danon artean gauzak sortuteko. Gu be Zorroztarrien parte gara, gure lekutxoa daukagu eta espero dogu gazteak erabiltea, gazteok inoz baino batuago egon behar dogulako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario