2014/05/13

ZEANURIN KANTERARIK EZ!!



Zeanuriko udalak Xorokil kanterea zabalduteko jarduera proiektue onartuteko epean dau. Alegaziñoak aurkeztuteko epea Maiatzak 20rartenoikoa da. Gorbeiako Parke Naturalaren mugan dau. Urkiola eta Gorbeiako PNren korredore ekologikoan zati handi bet hartuten dau. 

Kantera hori oin 40 urte ustiatu zaurien, bertan 3Ha atera zauriezan. Gaur egungo proiektue 34 Ha ustiatuteko da. 

3 Ha osatuten dauen Haretz baso bat dau bertan. Baita interes arkeologikodun eta katalogatutako 3 kobazulo. Beraietariko bat Historiaurrean hilerri moduen erabilten zan. Katalogatutako eta katalogatu bako hainbat landarerik (Pagadi, Lizardi, Hagin, gorosti, Elorri, Astigar, Haritza…) eta animalik (Lutra Lutra, Mustela Lutreola, Murcielago de la Herradura, Hainbat igel espezie, huandrea…) dekie bizitokie bertan. 

Zadorrara doan ur edangarrireko iturburue dau bertan, guk edaten dogun ure kutsatuko da. Kanteran ustiapenerako in beharreko isurketak baimendute dekiez. 

Hau da udalak gure dauen herrie? Hau da udalak baliabide naturalak kudeatuteko gure dauen eredue? Eta zelan eragingo da abeltzantzako ustiapenetan? Eta baliabide zinegetikoetan? Eta turisomoan? 

Hori dala ta, datorren maiatzaren 15ean, San Isidro egunean kontzentraziño bat deitu de 19:00etan Zeaniko plazan. Ekarri kazula, txistu, pandero eta enparauak! Entzun behar gaitue!


 




No hay comentarios:

Publicar un comentario