2014/01/14

ZORROZTARRIEN ASANBLADA IREKIE


ZORROZTARRIE Arratieko gazte komunikazio proiektue da, oin dala urtebete jaioa. Bere helburue informazioa emon, ekimen politiko, sozial, kultural eta musikalak zabaduteaz gain, gazte edo herri eragileen arteko komunikazioa bermatu eta komunikazio tresna alternatiboa sortutea dalarik. Zorroztarrie gazteok sortu eta herrientzako tresna bilakatu gura dogu; komuniketako tresnaz haratago, danok osotutako komunikazio aske eta integrala osotuz . Horregatik, zuongana zuzenduten gara eta gonbitea luzatuten deutsuegu Urtarrilaren 18an Igorreko Kultur etxean 11:30etan egingo dan asanbladara etorri eta parte hartzeko. Danok batera eraiki daigun Zorroztarrie!

Akordau, Urtarrilaren 18an 11:30etan Igorreko kultur etxean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario